2009/01/08

"LoS oTrOs" PeLiKuLa



Pelikula hau 2001.ean egin zen Britania Handian. Zuzendaria Alejandro Amenabar espainarra da.
Los otros-en aktoreak Nicole Kidman, Fionnula Flanagan,Christopher Ecclestone, Alakina Mann eta James Bentley dira.
Nicole Kidman (Grace) da pelikularen pertsonaia nagusia: emakume ingeles eder bat, kultua, zorrotza, katolikoa da, eta bere bi seme-alabekin bizi da Jersey uharteko etxe viktoriar batean, bere hiru zerbitzariekin.
Pelikula hau beldurrezko filma da, baina ez da hilketarik eta odolik agertzen. Filma pixka bat motela da, baina oso beldurgarria.
Mamu-istorio bat kontatzen du, eta mamu-istorioetan ohikoak diren hainbat elementu agertzen dira: bakarrik jotzen duten musika-tresnak, lainoa, bakardadea...
Pelikulan pixkanaka-pixkanaka argitzen dira etxe horretako sekretuak, eta pertsonaiak konturatzen dira ez daudela bakarrik leku edo etxe horretan.
Pelikula honetan Alfred Hichcock zuzendariaren eragina sumatzen da , eta ematen du Amenabarren ere onartzen duela eragin hori , bera ere ,Hichcocok bezala pelikulan agertzen baita hildakoen argazki batean.
Aktoreen lana oso ona da Los Otros-en filman, batez ere Christopher Eccleston(Charles) eta Nikole Kidman(Grace)-ena.
Azkenean protagonistek jakiten dute haiek hilik daudela eta nolabait esateko Los Otros direla.
Guretzako Los Otros filma oso gomendagarria da.





Egileak:Alex eta I.Campo

1 comentario:

  1. Ez dut pelikula ikusi, baina zuen testuarekin kurisitatea piztu zait. mila esker eta segi idazten

    ResponderEliminar