2009/02/06

American History X



Pelikula hau 1998. urtekoa da. Tony Kaye-k zuzendua da. Eta protagonistak, Edward Norton (Derek vinyard) eta Edward furlong ( Danny vinyard) dira.

Zuzendaria:Tony Kaye

Produkzioa:John Morrisey

Gidoia:David Mckenna

ARGUMENTOA:

Pelikulak Derek Vinyard-en istorioa narratzen du. Derek neonazi talde batean dago sartuta. Talde hori azaltzen da beltzen bandak mutil txuriak jotzen zituztelako. Derek bere hiru anaiekin bizi da eta bere amarekin, bere aita suhiltzailea zen eta su bat itzaltzen ari zenean hil zuten koloreko jendeko auzo batean. Horregatik hasi zen Derek beltzen kontra jartzen.

Txuriak beltzen kontra saskibaloiko partida bat egin zuten eta kantxa-ren jabetzaz apustu egin zuten. Txuriak irabaztean beltzak gau batean bere kamioneta lapurtu nahi zuten, baino Derek konturatu zen eta beltzak hil zituen (bat oso era biolentoan hil zuen). Horregatik kartzelara hiru urte bidali zuten.

Derek kartzelan zegoenean Danny bere anaia bere pauos berdinak hasi zituen egiten.

Derek, kartzelan zegoenean arraza askotako jendez zegoen beteta, baina bera neonazi talde arriskutsu batekin juntatzen da, eta neonazi haiek Mexikoko jendearekin negoziatzen ikusten dituenean hasarretzen da eta taldetik joan egiten da.

Egun batean dutxetan dagoenean taldea agertzen da eta bortxatu eta jo egiten dute Derek.

Konturatzen da babes gabe dagoela eta lagunik gabe ere, baina azaltzen da koloreko pertsona bat eta laguntzen dio; hor aldatzen du pentsamenduz.

Kartzelatik atertzen denean bere anaia Danny ideologia horretatik saiatzen da ateratzen eta kontatzen dio zer gertatu zaion. Orduan bere anaia hori entzutean konturatzen da eta atera egiten da.

Egun batean Derekek bere anaia Dannyri laguntzen dio eskolara, bere anaiak lan bat entregatu behar zuelako. “Historia Americana x” kontatzen duena da bere anaia Derek-en historia.

Orduan, Derek joaten ari denean gaizki sentitzen da eta institutura korrika joaten da, baina berandu da zeren eskolako komunetan koloreko mutil batek bere anaia Danny hil du. Eta hor bukatzen da pelikula.

ErRomaKo KoLiSeOa



Erromako koliseoa, jatorrian Flaviar anfiteatroa deitua, Erroma erdialdean aurkitzen de eraikin handi bat da.
K.a. 29an, Estatilio Tauro arkitektoak eraiki zuen, Marteren zelaian.
Egitura, lurrikara eta erasoen ondorioz oso kaltetua dagoen arren, Koliseoa, beti ikusi izan da Erroma Inperialaren ikur bezala.
Koliseoa, Erdi Aroko Erromaren mapa batean irudikatua. Koliseoak aldaketa handiak jasan zituen bere erabilerari dagokionez. Erdi Aroan, VI. mendearen amaieran, eliza txiki bat eraiki zen anfiteatroaren egituraren barnean, itxura batean behintzat, eraikin osoari esanahi erlijioso bat eman ez zion arren. Eta hondarra, hilerri bihurtu zen.

CREPÚSCULO




FILm hau 2008ko abenduak 5 atera zuten, lehenago liburuak atera zituzten.

Pelikula honetan banpiroak azaltzen dira: pelikula irreala ematen du, banpiroak ez direlako existitzen. Edwarrek eta bere familia urte askotatik daramate juntu.

Amodioa ikusten da, banpiroa den 17 urteko gizon batena eta emakumea ez dela banpira, beraien artean erlazio ona daukatenak. Lehenengo egunean Bella, protagonista dena, Forksera iristen da, bere aitarekin denbora batean bizitzera, institutuan ezagutzen ditu pertsona berriak eta Edwardetaz enamoratzen da.

Bella konturatzen denean Edwardek banpiroa dela ez da beldurtzen, berak badakielako mutila berataz maiteminduta dagoela. Banpiroak oso politak dira, urre kolorezko begiak dituzte, baina egarria daukatenean begiak kolorez aldatzen zaizkie eta beltzak azaltzen dira.

Badaude ere banpiro gaiztoak, James, Victoria eta Laurent, pertsonak jaten dituztenak, Cullen familiakoei begetarianoak deitzen diete , ez dituztelako pertsonak jaten, bakarrik animalien odola edaten dutelako.

Rosalie, Jasper, Emmet, Alice, Carlisle eta Esme mutilaren familia da, Rosalieri ez zaio gustatzen Edwardek Bellarekin ateratzea. Filmaren bukaeran James, Victoria eta Laurent entzuten dituzte Cullenak, beisbolera jolasten ari direla eta beraiengana ailegatzen dira beraiekin jolasteko intentzioarekin, baina jolasten hasterakoan airea egiten du eta Jamesek usaintzen du Bellaren usaina.

Bella Fenixera iritsi zen Jasper eta Aliceekin. Han Bellak pentsatzen du Jamesek bere ama daukala eta berak agintzen dion lekura joaten da, bakarrik. Han Cullenak James hiltzen duteta Bellak ospitalean bukatzen du; gero Forksera bueltatu eta Edwardekin dantzatu zuen institutuko festan.


EULIEN UGAZABA (1990). WILLIAM GOLDING

EULIEN UGAZABA (1990). WILLIAM GOLDING

WILLIAM GOLDING: Kornuallan jaio zen 1911. urtean. Aita bezala irakasle izana garai batean. Bizitzari eta giza izateari buruzko alegoriak izaten dira sarritan bere lanak, eta ikuspegi orijinalaz gain bere pesimismoa nabarmen daiteke beroietan, mundu-gerrak areagotutako joera beharbada. Goldingen lehen liburua izan zen 1954an Lord of the Flies hau, eta eleberri hauxe du oraindik ere ezagunena. 1983an Nobel Saria eskuratu zuen idazle ingelesak.Ikasle talde bat ikusten dugu, hegazkin baten istripuaren ondorioz uharte batean bizi behar duena. Pertsona heldurik ez dagoenez, bere kasa moldatu beharko dute gaztetxo hauek. Eta elkarbizitzaren gainbeherak, degenerazio psikologikoak... bi talde sortuko ditu


lehen taldea saiatuko da ordena eta arauak gordetzen (gizarte demokratiko bat eraikitzen). Talde horretako pertsonaiarik aipagarriena Piggy da, intelektualen sinbolo dena. Honekin batera Ralf liderra eta Simon ikertzailea ikusten ditugu.


bigarren taldeak, ehiztariek, arauetatik libre izatea bilatzen duela ematen du, baina garbi dago ez duela lortzen arau guztietatik askatzea. Bigarren talde honek erakutsiko du gizakiaren alderdirik basatiena eta gaiztoena. Azken batean, denok gaudela boterearen irrikitan eta natura guztiok guztion aurkako guda egiteko deia besterik ez dela: <>.


Bukaera hori askoz erosoagoa izan zitekeen, irakurlearentzat, jasandako tentsio guztien ondoren, ofiziala ikustea lasaigarri baita. Haurrak ere ofizialaren begiez ikusiko ditugu, eta orduan konturatuko gara haurrak besterik ez direla. Baina Goldingek ez du normaltasunera itzultzeko aukerarik eskaintzen, ez du ezer orekatzen, ez du bukaerako egoera orekaturik aurkezten. “...begirada han urruneko kruzero segailerantz zuzenduz” esanez bukatzen da eleberria. Badirudi ofizialak egiari ihes egiten diola, ez duela errealitatea ikusi nahi, edo uhartean gertatutako biolentzia guztia onartzen duela. Gizaki helduak ere, gizarte osoa azken batean, kondenatzen ditu idazleak bukaera honen bitartez.
Literaturan askotan gertatzen dena ikus daiteke liburu honetan ere: liburu irekia da, elkarren aurkako bi irakurketa onartzen dituen eleberria:
Gizakia, araurik ez dagoenean, bere beldurrek eta handinahiak menderatzen dute. Gizakia ez da berez ona, basapiztia bat baizik. Uharte horretan sortzen den kaos hori gizakiak berarekin daraman izaerak sortua da.
Hezkuntza zapaltzaile batek (biolentzian oinarritutako gizarte batek) sortutako basakeria baten aurrean gaude; gizakia, berez, ona da (Rousseauren aipamena), baina ikasle hauek gizartearen biktima dira.


MAMÁ, HAY UN HOMBRE BLANCO EN TU CAMA


“MAMÁ, HAY UN HOMBRE BLANCO EN TU CAMA (1989)” pelikulaz
Komedia erromantiko bat da, ikusteko oso atsegina.
Romuald enpresa garrantzitsu bateko lehendakaria, exekutibo aberats bat da, arazo pertsonalak eta familiarrak dituena Eskandalu batean sartuta aurkituko da bat-batean, eta lagun diezaiokeen pertsona bakarra arratsaldez bulegoa garbitzen dion emakumea da. Emakume beltz bat da: hainbat aldiz ezkonduta egon dena eta bost seme-alaba dituena.
Garbitzaile baten eta ezekutibo baten arteko maitasun harremana kontatzen du. Gizonezkoa zuria da, emaztea eta maitalea ditu, eta emazteak ere engainatzen du bera. Emakume beltzak bost seme-alaba ditu bost gizonezko desberdinekin. Bien arteko maitasuna, ezinezkoa dirudiena, errealitate bihurtuko da, eta hori da inporta duena. Beste guztia (dirua, maitaleak, jendearen esamesak, estatusa…) txorakeria hutsa da.
Tolerantziaren eta mestizajearen aldeko filma da, aberastasun iturritzat hartzen dituena.
Eta, horrekin batera, familia ereduen gaia ere planteatzen du. Familia eredu desberdinak aurkezten dizkigu hasieratik, eta eredu batean nahiz bestean ikusiko ditugu arrakasta edo porrota.
Filmaren hasieran batzuen eta besteen bizitzak konparatzen dira; paraleloki doaz: gosaria, afaria, gauez irtetea...
Lehen zatiak ekonomiarekin du zerikusia
Bigarren zatian komedia erromantikoa nagusitzen da