2009/01/08

"EL NOMBRE DE LA ROSA" pelikula


EL NOMBRE DE LA ROSA


1986ko pelikula, Jean-Jaques Annaudek zuzendua. Aktoreak: Sean Connery, Christian Slater...
Ondo egindako pelikula da: iradokitzailea, zaila, zuzena eta ona.
Aktoreeen aukeraketa oso egokia da; makillajeak... espresionismoa gogorarazten digute, eta arte erromanikoa.
Historiako, erlijiozko eta maitasunezko pelikula da. Baina, batez ere, misteriozkoa da.
Pelikularen tokia tristea da, zikina, usain txarrekoa, argitasun gutxikoa... Torturak agertzen dira, eta terrorezko paisaia du.
Eszenak: eszenarik gustokoenak gazteen arteko sexu harremanarena da; hilketak argitzen diren momentua ere aipagarria da.
Erdi Aroko estamentuetan, filman kleroa da protagonista. Herri xehea agertzen da. Noblezia ez.
Filmaren kokapena: Garai Obskurantistan kokatzen da filma, erdi aroaren bukaeran.
Filmaren alderdirik aipagarriena pertsonaien desfile hori da. Pertsonaia harrigarriak dira, eskematikoak.
Filman ikus ditzakegun gauzak dira, azkenik, honakoak: liburu debekatuak, erlijioaren ikuspegi desberdinak, inkisizioa....Eta, batez ere, bi indarren arteko borroka ikus daiteke. Fedearen eta arrazoiaren arteko borroka, mund zahar eta berriaren arteko borroka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario