2009/02/06

MAMÁ, HAY UN HOMBRE BLANCO EN TU CAMA


“MAMÁ, HAY UN HOMBRE BLANCO EN TU CAMA (1989)” pelikulaz
Komedia erromantiko bat da, ikusteko oso atsegina.
Romuald enpresa garrantzitsu bateko lehendakaria, exekutibo aberats bat da, arazo pertsonalak eta familiarrak dituena Eskandalu batean sartuta aurkituko da bat-batean, eta lagun diezaiokeen pertsona bakarra arratsaldez bulegoa garbitzen dion emakumea da. Emakume beltz bat da: hainbat aldiz ezkonduta egon dena eta bost seme-alaba dituena.
Garbitzaile baten eta ezekutibo baten arteko maitasun harremana kontatzen du. Gizonezkoa zuria da, emaztea eta maitalea ditu, eta emazteak ere engainatzen du bera. Emakume beltzak bost seme-alaba ditu bost gizonezko desberdinekin. Bien arteko maitasuna, ezinezkoa dirudiena, errealitate bihurtuko da, eta hori da inporta duena. Beste guztia (dirua, maitaleak, jendearen esamesak, estatusa…) txorakeria hutsa da.
Tolerantziaren eta mestizajearen aldeko filma da, aberastasun iturritzat hartzen dituena.
Eta, horrekin batera, familia ereduen gaia ere planteatzen du. Familia eredu desberdinak aurkezten dizkigu hasieratik, eta eredu batean nahiz bestean ikusiko ditugu arrakasta edo porrota.
Filmaren hasieran batzuen eta besteen bizitzak konparatzen dira; paraleloki doaz: gosaria, afaria, gauez irtetea...
Lehen zatiak ekonomiarekin du zerikusia
Bigarren zatian komedia erromantikoa nagusitzen da

No hay comentarios:

Publicar un comentario