2009/02/06

EULIEN UGAZABA (1990). WILLIAM GOLDING

EULIEN UGAZABA (1990). WILLIAM GOLDING

WILLIAM GOLDING: Kornuallan jaio zen 1911. urtean. Aita bezala irakasle izana garai batean. Bizitzari eta giza izateari buruzko alegoriak izaten dira sarritan bere lanak, eta ikuspegi orijinalaz gain bere pesimismoa nabarmen daiteke beroietan, mundu-gerrak areagotutako joera beharbada. Goldingen lehen liburua izan zen 1954an Lord of the Flies hau, eta eleberri hauxe du oraindik ere ezagunena. 1983an Nobel Saria eskuratu zuen idazle ingelesak.Ikasle talde bat ikusten dugu, hegazkin baten istripuaren ondorioz uharte batean bizi behar duena. Pertsona heldurik ez dagoenez, bere kasa moldatu beharko dute gaztetxo hauek. Eta elkarbizitzaren gainbeherak, degenerazio psikologikoak... bi talde sortuko ditu


lehen taldea saiatuko da ordena eta arauak gordetzen (gizarte demokratiko bat eraikitzen). Talde horretako pertsonaiarik aipagarriena Piggy da, intelektualen sinbolo dena. Honekin batera Ralf liderra eta Simon ikertzailea ikusten ditugu.


bigarren taldeak, ehiztariek, arauetatik libre izatea bilatzen duela ematen du, baina garbi dago ez duela lortzen arau guztietatik askatzea. Bigarren talde honek erakutsiko du gizakiaren alderdirik basatiena eta gaiztoena. Azken batean, denok gaudela boterearen irrikitan eta natura guztiok guztion aurkako guda egiteko deia besterik ez dela: <>.


Bukaera hori askoz erosoagoa izan zitekeen, irakurlearentzat, jasandako tentsio guztien ondoren, ofiziala ikustea lasaigarri baita. Haurrak ere ofizialaren begiez ikusiko ditugu, eta orduan konturatuko gara haurrak besterik ez direla. Baina Goldingek ez du normaltasunera itzultzeko aukerarik eskaintzen, ez du ezer orekatzen, ez du bukaerako egoera orekaturik aurkezten. “...begirada han urruneko kruzero segailerantz zuzenduz” esanez bukatzen da eleberria. Badirudi ofizialak egiari ihes egiten diola, ez duela errealitatea ikusi nahi, edo uhartean gertatutako biolentzia guztia onartzen duela. Gizaki helduak ere, gizarte osoa azken batean, kondenatzen ditu idazleak bukaera honen bitartez.
Literaturan askotan gertatzen dena ikus daiteke liburu honetan ere: liburu irekia da, elkarren aurkako bi irakurketa onartzen dituen eleberria:
Gizakia, araurik ez dagoenean, bere beldurrek eta handinahiak menderatzen dute. Gizakia ez da berez ona, basapiztia bat baizik. Uharte horretan sortzen den kaos hori gizakiak berarekin daraman izaerak sortua da.
Hezkuntza zapaltzaile batek (biolentzian oinarritutako gizarte batek) sortutako basakeria baten aurrean gaude; gizakia, berez, ona da (Rousseauren aipamena), baina ikasle hauek gizartearen biktima dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario